viernes, 3 de mayo de 2019

HEGAZTIEN JANTOKIA - COMEDERO DE PAJAROS

Negua beti hotza, ospela eta umela izaten ohi da gurean. Hori horrela,hegaztientzat ere sasoi gogorra da. Tenperatura baxuak eta elikadura eskaxiak, izozteek eta elurrak, hegaztiek janaria bilatzea asko zailtzen dute. Beraz, aurten animalia hauei laguntzeko eta negua egoera hobean igaro dezaten, hegaztien jantoki bat eraikitzea pentsatu dugu.

Udazken amaieran, jantokiaren prestaketa lanak hasi genituen eta negu hasieran jarri genuen gure jantokia. Bertan, haziak, pipak, kakahueteak etab jarri ditugu eta neguan zehar hurbildu dira kaskabeltzak eta txantxangorriak bertara elikatzera.

Jantoki hauek laguntza bat besterik ez direnez, maiatza amaieran kendu egingo ditugu datorren urtean berriz jartzeko esperantzarekin. Bitartean bertara hurbildutako hegaztiek badute inguruan janaria bilatzeko aukera gehiago.





                 

   


   


   





















No hay comentarios:

Publicar un comentario